Ikastolen Elkartea

  • Ikastolen Elkarteko Facebook-eko profila
  • Ikastolen Elkarteko Twitter-eko profila
  • Ikastolen Elkarteko Instagram-eko profila
  • Ikastolen Elkarteko Youtube-eko profila

IKASTOLEN
7. BATZARRA

Hurrengo urteetarako helburuak zehazten

Ekainaren 22an ezarria dugu hitzordua. Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolek 7. Batzarra egingo dugu, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat badago, orain, ikastolek aztertu eta euren proposamenekin hobetuko dutena.

Batzarraren helburua

“Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen gaituen Ikastolen Elkarteak datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatua egitea, eta ipar izango ditugun helburuak adostea”.

Elkarrizketak

Prozesua

OTS

19

a

Ikastoletan jasoko dira batzarrerako txostenak.

OTS

26

tik

MAR

07

ra

Eskualdeetako bilerak egingo dira.

MAR

07

tik

API

26

ra

Txostenak aztertu eta eztabaidatuko dituzte ikastoletan, eta ekarpenak eta zuzenketak egingo dizkiete.

API

26

an

Ekarpenak eta zuzenketak bidaltzeko azkeneko eguna.

API

29

tik

MAI

17

ra

Jasotako ekarpen eta zuzenketak ebatziko dira.

MAI

20

tik aurrera

Ikastoletara igorriko dira ekarpenen eta zuzenketen ebazpenak.

MAI

20

etik

EKA

21

era

Ikastoletan erabakiko dira ekarpenen eta zuzenketen inguruko botoak.

EKA

22

an

Ikastolen 7. Batzarra egingo da.

Nondik gatoz, non gaude eta nora goaz?

Hiru txosten landu dira Ikastolen 7. batzarrerako

6. Batzarretik honaino egindako ibilbidea azaltzen duen txostena, gaur egun Ikastolen Elkartea eta ikastolen mugimendua nola dauden aztertzen duen txostena, eta hemendik aurrerako egitasmoak azaltzen dituen txostena. Horiek dira otsailetik ekainaren 22ra bitarte, 7. Batzarra egingo den egunera arte, landuko diren hiru dokumentuak, eta lanketa amaituta batzarraren esku egongo da haien onarpenaren erabakia.

Nondik gatoz

7. Batzarretik gaur egun arte baliatu diren plan estrategikoetan oinarritu da lanketa, eta dokumentu horietan jarritako helburuetatik zeintzuk eta zein mailatan bete diren aztertzen da. Alor pedagogikoari dagokionez, euskal curriculuma eta bertan oinarritutako material sorkuntza, hizkuntza proiektua, digitalizazio plana, aholkularitza eta prestakuntza atalak jorratzen dira.

Multimediak

Non gaude

Ikastolen, ikastola mugimenduaren eta Ikastolen Elkartearen egungo argazkia da berau, baina baita hezkuntzarena orokorrean, eta ingurune sozioekonomikoarena ere; barne nahiz kanpoko argazkiak, alegia. Ikastolen mugimenduaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko atalek hartzen dute dokumentuaren lehenbiziko zatia. Bertan aztertzen dira Ikastola Eredua, Ikastolen Elkartea bera, lurraldetasuna eta ikastolen irismena.

Multimediak

Nora goaz

Mugarri edo helburu batzuk ezartzen ditu, eta horietara iristeko bideak proposatzen. Hasieratik aipatzen da proposamen honek baduela aurrekaririk, hain zuzen ere, 2020-21ean Euskal Hezkuntza Sistemak izen beharko lituzkeen ezaugarrien gainean ikastolek landutako Bihar endekalogoa. “Hori da gure jomuga. Euskal Hezkuntza Sistemarako eta Euskal Herriko Ikastolen mugimendurako”, azpimarratzen da.

Multimediak

Mugarriz mugarri

Ikastolen aurreko sei batzarrak

1990. urtean egin zen ikastolen lehenbiziko Batzarra. Orduz geroztik, beste bost egin dira, eta ekainaren 22an egingo da zazpigarrena. Aurreko sei batzarretan ikastolen ibilbidean mugarri izan diren erabaki estrategikoak hartu dira eta eraman dira aurrera. Egin dezagun horien errepasoa.